Silvia Trigueros lehenengo eta Elena Calvillo bigarren, Ehunmilak ultra trailean
Aurten ere, emakumezkoen iazko podium bera izango du Ehunmilak ultra trailak. Silvia Trigueros bizkaitarra izan da lehenengo emakumezkoa, iazko denbora bi minutuan hobetuz. 28:45:17ko denbora egin du. Bigarren postuan, berriz, Elena Calvillo beasaindarra iritsi da ordu bete pasatxora (29:55:08). Hirugarren postuan, Jone Uriarte zetorren Mutiloan.