Atxurtzako Eguna, festa giro ederrean
Izazpi mendiaren magalean dago Atxurtzako atsedenlekua. Ezkiotarrek urtero bertara joan eta jai giroko eguna ospatzeko ohitura dute, uztaileko bigarren asteburuan, San Fermin ondorenean. Igandean izan zuten festa, eta giro onak lagunduta, dozenaka lagun bildu da aurten ere bertan. Askok mendi buelta egiteko aprobetxatzen dute goiza, eta ondoren hamaiketakoa izaten da Atxurtzan. Jokoak eta umeentzako jolasak ere ez dira falta izaten. Lagun artean bazkaria egiten dute gero, eta arratsaldean erromeria izaten da. Aurten, Marimurumendi lasterketarekin ere bat egin du festak, bertatik pasatzen baita ibilbidea.
Gotzon Aranburuk bazkal aurreko eta bazkariko uneak jaso ditu bideo honetan.