Orica-Scott taldea Adam Yates eta Simon Gerrans txirrindulariekin dator Ordiziako Klasikara
17 talde ariko dira lehian, World Team-eko bi, Kontinental Profesional mailako bost, UCI Kontinentaleko hamar.
Eta taldeak ere ari dira txirrindulariek baieztatzen. Neil Stephensek zuzentzen duen Orica-Scott taldeak puntako ziklistekin dator. Adam Yates da horietako bat –iaz irabazle Simon Yates-en anaia bikia–. Britainiarrak Donostiako Klasika irabazi zuen 2015ean, iazko Tourrean laugarren bukatu zuen sailkapen nagusian eta aurtengo Giroan bederatzigarren. Simon Gerrans da bestea, garaipen zerrenda bikaineko txirrindularia. Hiru itzuli handietan etapak irabazia da –Euskal Herriko Itzulian ere bai–, baita Milano-San Remon eta Liege-Bastogne-Liege klasika handiak ere.
Bi goierritar lehian
Gorka Izagirre (Movistar Team) ormaiztegiarra –2010, 2012 eta 2014an garaile Ordizian– eta Garikoitz Bravo lazkaotarra (Murias-Basque Country) izango dira aurtengoan Ordiziako Klasikan parte hartu duen bi goierritarrak.
Sebastian Elortza eta Javier Otaola omenduak
Ohi bezala, proba abiatu aurretik omenaldiak ere izango dira. Aurtengoan, Ordiziako Klasika irabazitako bi ziklista omenduko dituzte: Sebastian Elortza azkoitiarra (1962an garaile) eta Javier Otaola trapagarandarra (1967ko irabazlea).
Ordiziako Klasikaren antolatzaileek azken orduko informazio batzuen berri eman du prentsa ohar bidez. Batetik, iragarrita zeuden bi talde (Soul Brasil Cycling Team eta Amore & Vita) ez direla azkenean Ordizian izango. Lehenek UCIren hilabeteko zigor bat dute, eta bigarrenek bidaia kostuei egotzi diete probara etortzeko ezintasuna. Horien ordez, W52-FC Oporto eta Inteja Dominican Cycling Team izango dira Ordiziako irteeran. Denera,