Irisgarritasuna eta erosotasuna hobetu nahi ditu Beasaingo Udalak. Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu lanak, bost hilabeteko epean eta 674.00,67 euroko aurrekontuarekin

Irisgarritasuna eta erosotasuna helburu hartuta, Beasaingo Udalak Zazpiturrieta kalea berrurbanizatzeko eta Nekolalde kalea hobetzeko lanak hasi ditu aste honetan. Udalaren esanetan, «atzemandako beharrei erreparatuz, lehentasuna zuten tokietan jarri du begia udal gobernuak». Era horretan, irisgarritasuna, saneamendu zerbitzuen berritzea eta «azken batean, pertsonen bizi kalitatean eragin zuzena dute hirigintza lanek».
Nekolalde kalean (2-16 eta 7-15 bitartean), «aparkalekuen kokapena eta kopurua aldatuko ez badira ere», kale argiztapena, saneamendu eta zerbitzuetako sareak berrituko dituzte.
Zorua ere asfaltatuko dute, espaloia eta errepidea maila be-rean jarriz. Bost hilabete iraungo dute obrek. Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu lanak, 362.775,81 euroko aurrekontuarekin (BEZ-a barne).
Zazpiturrieta kalea

Zazpiturrieta kaleko berrurbanizazio lanari dagokionean, udalak zehaztu duenez, mendiaren kontrako espaloia kendu eta etxeetan dagoena zabalduko dute. Era horretan, «oinezkoentzako bidea handitu eta erraztuko da, erosotasuna handitu» nahi dute. Kalea asfaltatzeaz gain, saneamendu zerbitzuak ere berrituko dituztela iragarri dute.
Zazpiturrietako lanak ere Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu eta bost hilabeteko epea dute horretarako. Lanen aurrekontua 211.323,86 eurokoa (gehi BEZ-a) da.