Bernat Fonti izan zen bigarrena eta Juan Antonio Lopez Cozar hirugarrena.
Jorge Bueno helmugara iristen. Argazkia: Angel Elortza.
Beasainen atzo jokatu zen 90. Loinaz proban (VII. Ion Lazkanoren oroimenezkoan) Ampo taldeko Jorge Bueno izan zen azkarrena; 3 ordu 56 minutu eta 54 segundo behar izan zituen 160 kilometroak egiteko. Bakarrik iritsi zen Bueno helmugara, bigarrenari, Gsport-Valencia taldeko Bernat Fonti, 13 segundoko aldea ateraz. Hirugarren postuan, berriz, Euskadi Fundazioko Juan Antonio Lopez Cozar sartu zen, 18 segundora.
25 taldek hartu zuten parte eta 108 txirrindularik bukatu zuten proba. Taldekako saria GSport Valenciarentzat izan zen, mendikoa eta tarteko helmugak sariak, berriz, Francisco Garciarentzat (GSport Valencia).