Hondartza itxura hartzen ari da Lareoko urtegia
Betetze-maila %55ekoa da
Aralarren bihotzean dagoen Lareoko urtegia hondartza itxura hartzen ari da. Urez beterik egon beharko lukeen eremu handi bat lur-gorrian ageri da, atzo ateratako argazkiak erakusten duten moduan.
Gipuzkoako Ur-Kontsortzioko webguneko datuen arabera, Lareoko urtegiaren betetze-maila %54,85ekoa da –gaurko datua– eta larrialdi egoeran dago. Goierriko beste bi urtegien egoera hobea da: Barrendiola %83,66an dago –kontsorzioak larrialdi egoeran dagoela jartzen du– eta Arriarango urtegia %72,76an –aurrealerta egoera–.