Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko 11. Jaialdiak bi kontzertu eskainiko ditu, aurten. Lehenbizikoa bihar izango da, Ataunen bertan, Tourseko San Martin elizan, 18:00etan hasita.Organoa eta ahotsa uztartuko dituzte. Ana B. Garcia organista andoainda...

Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko 11. Jaialdiak bi kontzertu eskainiko ditu, aurten. Lehenbizikoa bihar izango da, Ataunen bertan, Tourseko San Martin elizan, 18:00etan hasita.
Organoa eta ahotsa uztartuko dituzte. Ana B. Garcia organista andoaindarrak joko du 1761ean eraikitako haize-instrumentua, barroko estilokoak geratzen diren apurretakoa.

Abestu, berriz, Erramun Martikorena baigorriarrak eta Maddi Oihenart barkoxearrak egingo dute. Euskal kantarien artean ospetsuenetakoak dira. Ataungo Eate abesbatzak ere parte hartuko du. 14 gizon-emakumek osatzen dute; 1994an sortu zuten korua, eta azaroaren 5ean berrituta aurkeztu zen, jende aurrera. Maximo Aierbe du zuzendari.
Euskal Herriko musika-tradizioko pieza klasikoek osatuko dute kontzertuaren bigarren erdia.
Txori erresiñula,
Hara nun diran,
Txoriñuak kaiolan,
Maitia nun zira,
Ama ona,
Haurtxoa sehaskan,
Kontrapas,
Loa loa eta
Baratze bat tarteko.
Aurrez, XVIII. mendeko organorako zortzi obra joko dituzte.
Bigarren saioa, Donostian
Jaialdiko bigarren kontzertua abuztuaren 6an da, Donostian, Musika Hamabostaldiaren barruan. Loreto Aramendi organistak joko du. Hilaren 7an, Hamabostaldiko nazioarteko ikasta-roan parte hartuko duten organo jotzaileak Ataunera etorriko dira, organo barrokoa ikustera.