Potrotaino punk-rokc musika talde ordiziarra, zuzenean // Argazkia: Ivan Vicente
Kontzertuak aukeran izango dira aurten ere Ordiziako Santa Ana jaietan. Horietako bat bihar Fumut, Las Tipex eta Potrotaino talde ordiziar mitikoak joko dutena izango da, 00:00etan hasita, txosnetan. Hogeita hamar urte dira lehen maketa grabatu zutenetik, 25 urte
Muerte al violador lehen diskoa plazaratu zutenetik, eta 13 herriko jaietan azkenekoz jo zutenetik. Txapu eta Estibi beteranoek –irudian–, eta orain pare bat urte batu ziren Urko eta Marshall gazteek osatzen dute taldea gaur egun.