Rockusek irabazi du Ordiziako kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa
Atzo Ordizian, 36. kuadrillen arteko saskibaloi txapelketaren finala jokatu zen eta Rockus taldea izan zen garaile. 69 eta 60 irabazi zion Ze koino taldeari. Joan den urtean ere, bi talde horiek jokatu zuten finala, nahiz eta aurtengo txapeldunak, txapeldunorde izan ziren. Aurten, egoerari buelta emanez, txapela Rockus kuadrillakoentzat izan da.