Italian jokatuko da uztailaren 28tik 30era; legazpiarra azken orduko osasun arazoengatik ez da han izango
Maldan Behera Inertzia Kirolen elkarteko Julen Agirreburualde goitibehera gidaria Italiako iparraldera joatekoa zen aste honetan. Bertan Europako Goitibehera Lehiaketaren 35. ekitaldian parte hartzeko asmoa zuen. Azken orduan, osasun arazoak izan ditu Agirreburualdek eta dioenez, «erabakia hartzea gogorra izan da, baina azkenean ezingo naiz Italiara joan».
Agirreburualde ilusioz beteta zegoen Europako txapelketarekin. Turin inguruko herri batean izatekoa den txapelketan osatu beharreko ibilbidea bideoz ikusita zuen eta gustukoa zuen, «bihurgune dezente ditu, ibilbide teknikoa da eta n ire gidatzeko moduari ongi egokitzen zaio».
Iaz Belgikan jokatutako lehiaketan parte hartu zuen eta 12. sailkatu zen, «ez zen postu txarra izan eta aurtengoan postu hori lortzea nuen helburu». Espainiar estatutik zortzi bat gidari joango dira, tartean legazpiarra zegoen; hala er,e banaka lehiatu ohi dira.
Azkenean aste osoa gaixo igaro ondoren, ez du pentsatu bezain azkar hobera egin eta ezingo da Italian izan.