Marka pertsonala eta Gipuzkoakoa, biak hobetu ditu atleta ordiziarrak Bartzelonan
Alazne Furundarena, duela aste batzuk Ordizian jokatutako mitinean. // Argazkia: Loinaz Agirre
Bartzelonak Olinpiar Jokoak jokatu zireneko 25. urteurrena dela eta, aurten Joan Serrahima estadioan jokatu dute Espainiako aire libreko Atletismo Txapelketa. Alazne Furundarena atleta ordiziarrak zilarrezko domina lortu du 100 metroko lasterketan, eta baita Gipuzkoako marka ondu ere.
Furundarenak 11.66ko denbora egin du 100 metrokoan. Haren aurretik gelditu zen Cristina Lara katalaniarra, 11.40ko denbora eginda. Markarik onena ordea, finalaurrekoan lortu zuen Furundarenak, 11.63ko denbora eginda; bere marka pertsonala (11.68) eta Gipuzkoakoa (11.66) hobetu ditu horrela.
Ordiziarrak 4x4ko errelebo proban ere parte hartu du, Maria Eugi, Maria Mujika eta Patricia Ortegarekin batera; Atletico San Sebastianeko laukoa bosgarren gelditu da, Valentzia, Iruñea, Castelló eta Scorpio taldeen atzetik.