San Gregorio ermitako erromeria, giro ederrean
Eguraldi ona eta festa giro ederra; ezin gehiagorik eskatu. Bigarren urtez segidan egin dute erromeria Astigarretako San Gregorio ermitan. Iaz konpondu zuten eraikina, eta hainbat hamarkadatan galduta egon den festa berreskuratzea erabaki zuten. Iazko festak izandako harrera ona ikusita, aurten ere antolatzea erabaki dute, eta baita giro bikainean ospatu ere.
Atzo goizeko 11:30 aldera hasi zituzten ospakizunak. Salda eta pintxoak izan zituzten, auzotarrek eskainita. Eskisabel anaiek txalapartarekin egin zuten aurreneko agurra eta saioa. Ondoren, Laja eta Larrañaga trikitilariek alaitu zuten eguerdi parteko giroa. Denek elkarrekin bazkaldu, eta arratsaldean erromeria izan zuten, iluntzera arte.