Txapagaineko XXI. eskuzko pilota txapelketa jokatu zen atzo
Atzo, igandea, Ordiziako Beti Alain eskuzko pilota finalak jokatu ziren, giro paregabea izan zen eta ikusle ugari gerturatu zen bertara.
Aurreneko partidua, lehenengo urteko benjaminei dagokiona, Txapagaineko bikoteen artean jokatu zen eta Manex Telleria eta Oier Izagirrek 16-12 irabazi zien Xabier Azpiroz eta Josu Bonastrek osatutako bikoteari.
Bigarren partiduan, eta 2. urteko benjamin kategorian, Txapagaineko Egoi Aierbe eta Alen Aierbe 16-8 gailendu zitzaizkien klub bereko Harriet Etxabe eta Oier Razkin pilotariei.
Hirugarren partiduan, Alebin B mutilen kategoriari dagokiona, Txapagaineko Oier Urbizu eta Ander Valerak osatutako bikoteak 16-13 irabazi zein Txapagaineko Ander Telleria eta Adur Perezi.
Laugarren partidua, nesken alebin kategoriari dagokiona, Amezketako bi bikoteen artean jokatu zen eta Aisha Etxeberria eta Janire Goñik 16-6 irabazi zien Oihana Sarasola eta Naroa Galarragari.
Bosgarren partiduan, Alebin A mutilen mailari dagokiona, Txapagaineko Ioritz Zarrabeitia eta Aratz Otaegi pilotariak 16-8 gailendu zitzaizkien Urtzi Otaegi eta Aratz Elorzak osatutako bikote ordiziarrari.
Eta azkenik, nesken infantil mailan, Zaldibiako Intza Olano eta Ataungo Kaia Perlines bikoteak 16-10 irabazi zien Zegamako Maialen Errasti eta Zaldibidako Maren Mendizabal bikoteari.
Bukaeran, ohikoa denez haurren agintariek, Alkate jaun-andreek, Ordiziako Alkatearekin batera Txapelketako irabazleei txapeldunen txapelak jarri zizkiteen.
Bukatzeko, Txapagainek, eskerrak eman nahi dizkie txapelketa hau burutu ahal izateko laguntza eman dieten Jauregi farmaziari, Orkliri eta Ordiziako Udalari.