Urrup antzerki taldekoek bota dute Santa Ana jaietako suziria
Urrup antzerki taldekoek bota dute gaur, Ordizia Santa Ana jaietako suziria. 12:00etan euria hasi badu ere, Plaza Nagusia jendez bete da, aurtengo Santa Anei hasiera ofiziala emateko. Egun osoan zehar ekitaldi egitarau zabala egongo da, gazte eta helduentzat. Arratsaldean, bigantxak eta kuadrillen arteko XIII. bigantxa futbol txapelketa jokatuko da Bustuntza auzoko Idoiaga plazan, El Albero zezenzaleen elkarteak antolatuta. 18:30ean, buruhandi eta erraldoiak aterako dira, txistulari, trikitilari eta Burrunbazale txarangak lagunduta. Iluntzean berriz, 21:30ean ohiko danborrada, Buztuntzatik irtengo da eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Danborradari bukaera emateko, Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxajoko dute Plaza Nagusian eta Jesus Mari Garate dantza maisuak sortutako koreografia dantzatuko dute.