Kantabriako Cobreces herrian trail solidarioa egin dute asteburuan, eta emakumezkoen podiumean, goierritar bat izan da. Uxua Barandiaranek hirugarren postua lortu zuen, 2 ordu eta 45 minutuko denbora eginda. 25,5 kilometroko ibilbidea eta 900 metroko desnibel positiboa zuen probak.