Zuhaitzaren Soinua kolektiboa ‘santanastasietako’ pregoilari
Zuhaitzaren Soinua kolektiboak izango du aurten Urretxuko Santa Anastasia jaietako pregoia botatzeko ardura. Urretxuko udalak aurtengo pregoilaria zein izango den bozkatzeko aukera eman du uztailean zehar internet bitartez. Parte hartu
Zuhaitzaren Soinua kolektiboak izango du aurten Urretxuko Santa Anastasia jaietako pregoia botatzeko ardura. Urretxuko udalak aurtengo pregoilaria zein izango den bozkatzeko aukera eman du uztailean zehar internet bitartez. Parte hartu duten herritarren bozkak aintzat hartuta, jai batzordeak Zuhaitzaren Soinua kolektiboaren aldeko hautua egin du, azkenean. Buli Dominguez, txalaparta taldeko kideak hala jakitera eman du, orain egun batzuk, bere Facebookaren bitartez.
Zuhaitzaren Soinua kolektiboak 25 urte bete ditu aurten, eskualdeko txalapartaren historiaren erreferente bihurtuz. Pasa den maiatzaren 6an, hain zuzen, 25. urteurra ospatzeko kontzertua eskaini zuen Labeaga aretoan, Gorka Hermosa, Andoni Salamero, Lurra eta Irrintzi dantza taldeek, Iban Nicolai eta Ane Aierbek lagunduta. Egun horretan, kolektiboak berak egindako eskualdeko txalapartaren historia laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa ere eskaini zuten Pregoia datorren irailaren 15ean botako dute Urretxuko udaletxeko balkoitik, 20:30ean hasita.