Beasaingo Udalari aitorpena, Pauso Berriak programan erakutsitako konpromisoagatik
Pauso Berriak programaren arduradunen hitzetan, “Pauso Berriak programa inklusio sozio-laboraleko egitasmo itxaropentsu, berritzaile eta etorkizunez betea da. Erakundeen laguntza eta adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien harrera beroa du eta enpresarien eta Gipuzkoako gizartearen konpromisoa bilatzen du”. Programaren helburua adimen urritasuna duten pertsonak beren lan ibilbidean laguntzea da, “betiere komunitatearen parte diren enpresa, erakunde edo ageriko lanpostuetan, esaterako, ikastetxeak, museoak, egoitzetan, udaletxetan, bulegotan … “.
Programaren sustatzaileak Atzegi eta Gureak dira, Lanbideren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Atzegiren eta Gureak Itineryko sustatutako Pauso Berriak programak adimen urritasuna duten pertsonak beren lan ibilbidean laguntzea du helburua. Beasaingo Udalaren izenean, Aitor Aldasoro alkateak jaso du aitortzaren erakusgarri den diploma. Era horretan, ezgaitasunen bat dutenen gizarte inklusioan erakutsitako konpromiso eta inplikazioagatik aitorpena adierazi nahi izan diote udalari.
Aitor Aldasorok bere aldetik, aitortza eskertu eta Pauso Berriak programan parte hartzearen garrantzia nabarmendu du. “Honelako ekimenek, pertsonen ongizatean eta bizi kalitatean eragina bait dute eta hori egungo Udalaren helburu ere ba da. Bide batez, Pauso Berriak programak dituen helburuekin bat egiteaz gain, hauek aurrera eramateko bideak erraztuko dituzten formulak bilatzen jarraitzeko konpromisoa mantenduko” duela adierazi du Aldasorok.
Pauso berriak