Erdian Etxabe
Sagrario Etxabek zinegotzi kargua utzi zuen atzoko osoko bilkuran. EH?Bilduko zinegotzi ohiak sei urtetik gora egin ditu udalbatzako kide gisa; lau udal gobernuan eta azken agintaldia hasi zenetik oposizioan.
Etxabek bere ogibidea hezkuntzaren arloan dagoela azaldu zuen eta erantzukizun profesional berriak hartuko dituela-eta, «biak uztartzea ezinezkoa egingo zait». Udaleko jardunari buruz ere aritu zen, «hemen sartu arte ez nekien zer zen eta une gogorrak egon badira ere, merezi duela esan nahi diet legazpiarrei». Udalbatzako kideek euren esker ona agertu zioten.