Santanazale eta kuadrillen eguna izango da Ordiziako jaietako azkena
Ordiziako jaien egitarauean, egun garrantzitsua izan da gaurkoa, Santanazaleen eta kuadrillen eguna izan baita. Egun honekin aurtengo Santa Ana jaiei bukaera emango diote ordiziarrek.
Gaurkoa, ezkonberrien eguna dela esan daiteke. Santanazaleen egunean, joan den urteko uztailetik aurtengo uztailera bitartean ezkondu diren bikoteek dantzatzen dute. Goizean, Santanazaleak izan dira protagonista nagusi. Santanazaleen egunak 500 urte baino gehiagoko historia du, 1509an egin baitzen lehenengo aldiz.
Goizean goiz, ohikoa den bezala, neskak, mantilak eta loreak ongi jartzeko gelditu dira udaletxean. Ondoren Jose Migel Santamaria Ordiziako, alkateak harrera egin die. Jarraian, joan den urteko Santanazaleen atzesku eta aurreskuek, aurtengoei pasa diete erreleboa. Udaletxeko liburuan ere sinatuko dute aurtengo partaide guztiek. Ondoren, sokan, udaletxetik elizara joan dira eta meza ondoren plazara bueltatu dira ohiko soka-dantza dantzatzera.
Aurtengo Santanazaleen egunean ondorengo lau bikoteek parte hartu duta; Jon Arizmendi, Oihana Dorado, Eneko Caballero, Nerea Del Olmo, Iñaki Artola, Josune Zurutuza, Pedro Garcia eta Amalia Iglesia. Atzeskua, Jon Arizmendi izan zen eta aurreskua, Eneko Caballero.
Santanazaleen soka-dantzaren ondoren, udaletxeko balkoitik, kuadrillen egunaren hasierako suziaria bota dute.