Denboraldi berrirako aurrekoaren jarraipena
Irati Auzmendi diseinatzaile urretxuarrak orain lau urte Hamahiru denda ireki zuen. Hasiera ba-tean arropa denda bezala zabaldu zuen eta biltokian zuen bere lanak egiteko tailerra. Aurtengo urte hasieran, ordea, aldaketak
Irati Auzmendi diseinatzaile urretxuarrak orain lau urte Hamahiru denda ireki zuen. Hasiera ba-tean arropa denda bezala zabaldu zuen eta biltokian zuen bere lanak egiteko tailerra. Aurtengo urte hasieran, ordea, aldaketak egitea erabaki du.
Auzmendik eskuz egindako produktuek zuten harrera ona ikusita, kanpotik arropa ekar-tzeari utzi zion eta berak egindako poltsak eta osagarriak soilik saltzea erabaki zuen. «Nik diseinua ikasi nuen eta neuk egindako diseinuak saldu nahi izan ditut beti. Arropa denda jarri nuenean zaila iruditzen zitzaidan horrekin bakarrik aurrera egitea. Hala ere, sumatu nuen jendeari gustatzen zitzaiola eta pixkanaka arropa ekartzeari utzi nion» azaldu du. Erabaki honek bere diseinuetan zentratzeko denbora gehiago eman diola aitortu du.
Jendaurrean lana egitea
Lantokia dendaren atzealdetik dendara bertara pasatu du bezeroei lana nola egiten duen erakusteko. Irati Auzmendik azaldu duenez, «jendeari arreta ematen zion produktuak dendan bertan egiteak, hori dela eta pentsatu nuen bezeroentzat erakargarria izango zela denda ikusten dagoen bitartean produktuak nola egiten diren ikustea».
Denbora gutxian lan asko
Gernikako Arbola plazan duen dendaz gain, beste denda batzuei ere saltzen dizkie produktuak: «Hasieran nik ekin nion inguruko dendekin kontaktatzeari, orain hasi dira nire pro- duktuen bila dendara etortzen. Beste batzuk azoketan edo sare sozial bidez jartzen dira nirekin kontaktuan». Online denda ere zabaldu du (hamahiru.es). Saltoki gehiagotarako poltsa eta osagarriak egin beharrak denbora gutxian lana asko gehitu dio. Izan ere, Auzmendiren hitzetan, «garrantzitsua da stock-ean produktuak edukitzea, eskaerak daudenean asetzeko».
Lanen sormen prozesuari ekiteko orduan, urtean bi bilduma ateratzen ditu, eta dioenez, biak ala biak «atenporalak» dira. Orain dendan udaberriko denboraldiko piezak ditu salgai eta honezkero udazkenekoetan ari da lanean. Datorren bilduman aldaketa batzuk sartuko dituela aurreratu du Auzmendik: «Udaberrikoaren jarraipen bat izango da, berritasun gisa, kolore ilunxeagoak erabili ditut eta korte berri bat sartu dut ». Denboraldiro, aldaketak txertatzeaz gain, modelo berri bat ateratzen du. Bi modelokin hasi zen, orain, berriz bost edo sei desberdin ditu. Denboraldi berrian lanean ari da, aurrekoaren hariak josten.