Iragarki eta albiste sexistak salatzeko?APP-a
Komunikabideetan, kalean nahiz sare sozialetan ikusten diren iragarki eta albiste sexistak salatzeko aplikazioa garatu du Emakundek. Begira du izena, eta herritarrek kexak bidaltzeko ...
Komunikabideetan, kalean nahiz sare sozialetan ikusten diren iragarki eta albiste sexistak salatzeko aplikazioa garatu du?Emakundek. Begira du izena, eta herritarrek kexak bidaltzeko bideak erraztu nahi dituzte. Izaskun Landaida zuzendariak azaldu duenez, orain arte horrelako kexak telefonoz, posta elektronikoz edo sare sozialen bidez jasotzen zituen Emakundek. Aplikazio berri honekin, herritarrek sakelakotik bertatik kexak nahiz argazkiak bidaltzea lortu nahi dute.