Irati Zubizarretak brontzezko domina lortu du munduko txapelketako kilometro bertikalean
Irati Zubizarreta beasaindar korrikalarik brontzezko domina lortu du Andorran jokatzen ari den munduko txapelketako kilometro bertikalean. Comapedrosa mendia igo behar izan dute korrikalariek eta bigarrenarengandik hiru segundora geratu da beasaindarra.
Igandean, 15 kilometroko lasterketa jokatuko du Zubizarretak.