Jimmy Muelles kantariak 'Ladridos de pajaro' diskoa aurkeztuko du gaur
Igartzako jauregian Gabriel Mesado txelo jotzailearekin ariko da. Udako Gauak zikloaren barruko laugarren eta azkeneko kontzertua abuztuaren 3an izango da, Berriketan taldearekin
Igartza Musikaren Udako Gauak zikloaren barruan, hirugarren kontzertua izango da gaur, 22:00etan, Igartzako jauregian. Etxeko musikari bat izango da protagonista, Ander Jimenez edo Jimmy Muelles. Beasaingo punk taldeetan hasi zen musika arloko lehen urratsak egiten. Gerora, bakarlari gisa hasi zen Mantala No izenpean. Orain, berriz, Jimmy Muelles izenarekin ari da akustikaren alorrean. Ladridos de pajaro diskoa da ibilbide berriaren lehenengo uzta.
Gaur, Igartzan, Gabriel Mesado txelo jotzailea izango du ondoan. Diskoa osatzen duten hamar kantu eskainiko dituzte.
Abuztuaren 3an Berriketan
Udako Gauak zikloko laugarren eta azken kontzertua abuztuaren 3an izango da, Igartzako jauregian, 22:00etan. Berriketan taldearekin, euskal sustraiak eta flamenkoa uztartuko dituzte. Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskaintzen du Berriketan taldeak
Angel Lopez de Toro, Askoa Etxebarrieta La Pulga, Aitor Escobar, Mikel Aveiro, Jose Gil Giliyo eta Adrian Larrañagak osatzen dute Berriketan. «Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantzaren eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke», diote. Beasainen, Djarama (tangilloa), Buleberria (buleria), Sustrai (solea por buleria), Zapattarin (buleria), Hego Haize (Mikel Laboari omenaldia), Seguirilla, Harri Zahar (tangoa) eta Aupa y Olé (tangoa) eskainiko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.