Jon Telleriak oinez eta Aitor Alberdik bizikletan irabazi dute aurtengo Eufemiano Iturri lasterketa. Bi partaidek mahoizko prakak eta abarkak jantzita egin dute proba.
Ander eta Josu Ibarguren anaiek mahoizko prakak eta abarkekin egin dute Eufemiano Iturri lasterketa. / Arg.: Beti Gazte
Asteburuan San Inazio jaiak ospatu dituzte Legazpiko izen bereko auzoan, Beti Gazte Animakzio Taldeak antolatuta. Andoni Zabaleta antolatzailearen hitzetan, “ondo joan dira jaiak, giro onean”. Larunbatean Harea Haizea elkarteari laguntzeko egindako paella jatea izan da ekitaldi jendetsuenetakoa. 200 lagun inguru bildu ziren. Igandeko herri kirol jaialdiak eta dantzaldiek ere bildu dute jendea.
Bitxikeria batzuk ere izan dira jaietan, eta umorea ez da falta izan. Larunbat arratsaldean,
Eufemiano Iturri XI. mendiko bizikleta eta oin lasterketa jokatu zen, eta bi partaidek, Ander eta Josu Ibarguren anaiek, mahoizko prakak eta abarkak jantzita egin zuten ibilbidea. Ondorengoa izan zen sailkapena:
Oinezkoetan:
1. Jon Telleria 27:23
2. Gaizka Romero 29:02
3. Jokin Matxin 33:31
Bizikletan:
1. Aitor Alberdi 26:02
2. Potto 27:05
3. Jon Tena 27:44
Gaur amaituko dira jaiak
Jaiak amaitzeko, gaur, auzoko jubilatuei luntxa emango diete Muruazpin, 12:30ean. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa jokatuko dute leku berean, 16:30ean.
Argazkiak: Beti Gazte Animakzio Taldea