Alvaro Garcia kantabriarrak irabazi du gazte mailako Beasain proba
Gaur goizean gazte mailako 36. Beasain Proba egin dute. 200 txirrindularik parte hartu dute, tartean Aljeriako selekzioak. Izan ere, proba hau munduko txapelketa aurreko lasterketa da. Isidoro San Justo taldeko Alvaro Garcia kantabriarra nagusitu da. 54 segundora bi lagun heldu dira: Alfonso Pla eta Ibon Aldai. Ampo taldeko lehenengoa Xabier Berasategi izan da. 15. postuan heldu da. Mendiko sailkapena Garciak irabazi du, tarteko helmugena Alfonso Plak eta taldekakoa Castillo de Onda-Zafirok.