Amaia Erbina errugbi jokalariari omenaldia
Ordizia errugbi taldeak Amaia Erbina jokalaria omendu du gaur arratsaldean. Erbinak iaz Joko Olinpikoetan parte hartu zuen eta aurten munduko txapelketa jokatu du. Pasilloa egin diote eta ondoren aurreskua dantzatu diote. Bukatzeko, nesken taldeak kamiseta bat oparitu dio eta Jose Luis de Castro presidenteak txapela jarri dio. Ondoren, Ampo-Ordiziak eta Cisnerosek lagunarteko partida jokatu dute.