Rockus taldeak irabazi du Ordiziako herri kirol lehiaketa
Ordizian kuadrillen arteko herri kirol lehiaketa jokatu dute gaur goizean, Emaneurre taldeak antolatuta. 20 taldek parte hartu dute, iaz baino hiru gehiagok. Sokatira lehiaketa Sophomores taldeak irabazi du. Finalean Mokela A taldeari nagusitu zaio. Herri kirol lehiaketa, berriz, Rockus taldeak irabazi du. Bigarren Mokela A taldea izan da eta hirugarren Gauss.