Antzizar sarian parte hartu zuten Txindoki TIM taldeko igerilariak.
Beasaingo igerilari gazteek asteburu betea izan dute. Izan ere, 30. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia jokatu zuten larunbatean. Guztira 90 gaztetxok parte hartu dute Leire Contrerasen omenezko proban. Eguraldi kaxkarra zela medio, barruko igerilekuan aritu ziren. Aurreneko zatian, lau estiloetan aritu ziren, eta bigarrenean, ‘australiar’ erako proba egin zuten, mailaka.
Hauek izan ziren maila bakoitzeko irabazleak:
- Benjaminak: Eider Baigorri (1), Erik Vega (2) eta Oier Agirrezabala (3).
- Alebinak: Ander Zurutuza (1), Amaiur Mariezkurrena (2) eta Irati Odriozola (3).
- Infantilak: Igor Baigorri (1), Maialen Arroyo (2) eta Nahia Zabala (3).
- Helduak: Ibon Soto (1), Andoni Berbel (2) eta Peru Alustiza (3).