Segurarrak, mutiloarrak eta zeraindarrak Urbian, Arantzazura bidean. Argazkia: Peio Agirrezabal.
Asteburuan Arantzazura erromesaldia egin dute Segura, Mutiloa eta Zeraingo herritarrek, eguraldia lagun zutela. Asko eta asko oinez joan ziren larunbatean. Urbian bazkaldu eta atsedena hartu ondoren, elkarrekin jaitsi ziren Arantzazura. Igandean, berriz, autobusez joateko aukera izan zen Seguratik.