Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak urteko bilkura nagusia egin du Legazpin, Artzain Egunean. 450 bat lagunek parte hartu dute artzain eta senideak zenbatuta. Bakoitzaren istorioa kontakizun oso bat da.
![Gipuzkoako_Artzain_Eguna_L](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/09/Gipuzkoako_Artzain_Eguna_L.jpg)
Ameriketara joandako artzain gehienek galtza bakeroak eta alkandorak jantzita iritsi ziren Legazpira. Lepoan Euskal Artzainak Ameriketan idatzita zuen zapia lotuta zeramaten guztiek eta batek edo besteak biserarekin estaltzen zuen burua, biserok
AEBetako markaren bat zuten; USA?letrak, adibidez. Edonola ere, Ameriketan artzain ibilitakoen janzkeran beste ezaugarri batek agerian uzten zuen non ibiliak ziren. Hain zuzen, gerrikoak eta zehatzako gerrikoa ixten zuen belarriak. Izan ere, cow boy txapadun belarria zen.
Laura Igantzi elkarteko lehendakariari gerrikoaz galdetuta erantzun zuen gerriko hauek «harrotasun» seinalea direla, dotore janzten direnean derrigorrezko osagarria dela. Halako gerriko bat jantzita zuen, adibidez, Oçafrain anaietako batek.
![Artzainen gurdia eta tepee-a.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/09/Gipuzkoako_Artzain_Eguna_L-1-300x168.jpg)
Ameriketako artzainen gurdia eta tepee-a.
Euskal artzainak autobusez iritsi ziren eta Ameriketan artzain lanetan ibili zirenean erabiltzen zituzten aterpeak erakusteko ekarri zituzten. Arizonako lurralde lehorretan Ameriketako indioen tepee-en modukoak erabiltzen zituzten –artzainentzat karpa– eta Nevadako hotzetan gurdiak.
Ikusgai egon ziren tepee-a eta gurdia Euskal Herria plazan. Gurdiaren kanpoan Jexux Mari Jorajuria artzaina zegoen. Sunbilakoa (Nafarroa) bera, hamaika anai-arreba ziren etxean; hamar anaia eta arreba bakarra. Zaharrena eta arreba Sunbilan geratu ziren eta beste guztiak Ameriketara joan ziren aurretik aita han ibilitakoa baitzen, «rantxo bat izan zuen Buffalon».
New Yorken lur hartu zuen 18 urterekin eta cognac botila bat konfiskatu zion poliziak. Gela batean sartu zuten beste euskaldun batekin eta bi polizia gehitu ziren kola zein jelak eskuetan. «Nire lehenengo kubata hantxe edan nuen». Kaliforniara iritsi zen hiru egunen buruan. Istorioak, jakina, jarraitzen du.