Itziar Agirre urretxuarra, Ogasuneko sailburuorde berria
Jaurlaritzak Itziar Agirre urretxuarra Ogasuneko sailburuorde izendatu du. Agirre zerga-koordinazio organoko buru izango da. Gainera, kontzertu ekonomikoaren, kupoaren eta lurralde historikoen ekarpenen koordinazioaz arduratuko da. Orain arte zerga administraritzako zuzendaria
Jaurlaritzak Itziar Agirre urretxuarra Ogasuneko sailburuorde izendatu du. Agirre zerga-koordinazio organoko buru izango da. Gainera, kontzertu ekonomikoaren, kupoaren eta lurralde historikoen ekarpenen koordinazioaz arduratuko da. Orain arte zerga administraritzako zuzendaria izan da.
Agirrek Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (juridiko ekonomiko espezialitatea) eta enpresa zuzendaritzan unibertsitate masterra egin du. Hamasei urte daramatza ekonomia alorrean lanean, 2003tik Urretxuko zinegotzia da eta batzarkidea ere izan da.