Urretxuko Udalak txabolak botatzeko agindu du
Urretxuko Udalak herrigunean dauden txabolak botatzeko agindu du. Gaur Elizalde ingurukoak (Grupo Santa Barbara ondokoak) botatzen ari dira eta Mundo Mejor ondoan baratzeak dituztenei ere txabolak kendu behar dituztela esan
Urretxuko Udalak herrigunean dauden txabolak botatzeko agindu du. Gaur Elizalde ingurukoak (Grupo Santa Barbara ondokoak) botatzen ari dira eta Mundo Mejor ondoan baratzeak dituztenei ere txabolak kendu behar dituztela esan diete. Elizaldeko txaboletan uralita dago eta langileak traje bereziekin lan egiten ari dira.
“Elizaldeko txaboletan arazoak egon dira: arratoiak, gazteek piztutako suteak… Elizaldeko bizilagunak kexu ageri ziren eta txabola guztiak botatzeko agindu dugu. Baratzeak mantendu daitezke, baina txabolak kendu egin behar dira”, azaldu du Igor Zubillaga zinegotziak.