Gorka Izagirre munduko txapelketako bi probetan ariko da
Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Munduko Txapelketan parte hartuko du, eta bi probetan gainera. Norbegiako Bergen hirian jokatuko da, hilaren 16tik 24ra bitartean. Errepideko probaz gain, erlojupekoan ere ariko da, hilaren 20an. Probak 31 kilometroko ibilbidea izango du, eta azken 3ak aldapan dira, %9ko batazbesteko penditzarekin. Errepideko proba berriz, hilaren 24an egingo dute, Rong eta Bergen hirien artean egindako 57,4 kilometroko zirkuitoan; 11 itzuli emango dizkiote, 267,5 kilometroko ibilbidea osatuz.
Javier Minguez Espainiako selekzioko hautatzaileak atzo jakinarazi zuen Munduko Txapelketareako deitutako txirrindularien zerrenda. Izagirrerekin batera, Jonathan Castroviejo eta Imanol Erviti izango dira mundialean parte hartuko duten euskal ordezkariak.