Zumarragako ospitalea, irisgarritasuna bermatzen duen bakarra
Manuel Lezertua Arartekoak ospitaleen irisgarritasunari buruzko txostena aurkeztu du eta Zumarragako Ospitalea da azterketa gainditu duen bakarra. Izan ere, ospitale honek bakarrik du irisgarritasuna bermatzeko plana.
Manuel Lezertua Arartekoak ospitaleen irisgarritasunari buruzko txostena aurkeztu du. Txosten horren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zentroek ez dituzte irisgarritasuna bermatzeko baldintzak betetzen; Zumarragako Ospitalea da salabuespena eta azterketa gainditu duen bakarra. Izan ere, ospitale honek bakarrik du irisgarritasuna bermatzeko plana.