Akusatu bati hiru urteko zigorra eta besteari bi urte eta erdikoa ezarri die epaileak
Legazpin egindako elkarretaratzea, iaz
Iazko Legazpiko Santikutz jaietan Ander Aranburu kolpatu zuten bi gizasemek lapurreta egiteko. Kolpearen ondorioz hil zela eta homizidiotzat hartu zen gertaera hasiera batean. Orain, epaia eman du Donostiako Zigor-Epaitegiak. Akusatuetako bati hiru urteko zigorra ezarri dio eta besteari bi urte eta erdikoa, alterazio psikikoak dituela argudiatuta.
Aranbururen hilotzari egindako autopsia erabakigarria izan da. Autopsiak jasotako kolpeagatik zendu izana ukatu zuen eta kolperik gabe ere zenduko zela aditzera eman zuen. Hori dela eta, epaitutako bi pertsonek indarkeriaz egindako lapurretari dagokion zigorra jaso dute.
Legazpiko jaietan gertatutakoak zeresana handia eman zuen eguno haietan. Hasieran Aranburu homizidio baten biktimatzat hartu zen eta legazpiarrak kalera atera ziren elkarretaratze isila egin eta jazotakoa deitoratzeko.
Gertaerak Elizondo tabernan hasi ziren Aranburu eta akusatuen arteko ika-mikarekin. Kanpora atera eta elizako arkupeetan lapurreta egiteko kolpatu zuten Legazpin bizi baina jatorria Usurbilen zuen giza-semea. Zauriturik Donostiako Ospitalera eraman zuten arren, han ordu gutxian zendu zen Aranburu.
Orain haren senideek epaiari helegitea jartzeko epea irekiko da.