Rafael Berasategik seigarren lana aurkeztu du. XV. mendeko eraikina da. 1640. urtean erre eta 1645ean berria eraiki zuten. 1850ean berritu zuten berriz. Erraztiolatza museoan ikus daiteke

Urteak damaratza Rafael Berasategi segurarrak Segurako historia berreskuratzeko lanean. Erraztiolatza erakustokia edo museoa Segurako historiaren gune bilakatu du, batez ere segurarrak herrian bertan duten ondareaz eta historiaz jakitun izan daitezen. Orain, seigarren maketarekin, garai batean Osinaga edo Osiña dorre jauregia eta Nafarroako portala edo ataria nolakoak ziren irudikatu nahi izan ditu. Berasategiren esanetan, Osinaga edo Osiña dorre jauregia da eraikuntza aztarnak dituen Segurako eraikinik zaharrena.
Juan Antonio Chavarri Sarasua arkitektoak egindako lanean oinarritu du bere lana eta ikerketa: «XV. mendekoa da Osinaga dorre jauregia, 1490. urtekoa, gotiko estilokoa. Lehen aldaketak 1645ean egin ziren, popular estiloan. Gaur egun duen itxura, berriz, neoklasiko popular estilokoa da, 1850ekoa». Berasategik gogoratu duenez, 1640an sute handia izan zen Seguran: «He-goalde guztia erre zen. Arbolaria, Errebote, gaur egun plaza dena eta Osiña etxearen zati bat ere erre zen. Orduan egin zuten bigarren eraikuntza».
Osinaga dorre jauregiaren ondoan Nafarroako portala edo ataria zegoen, biak ala biak, harrizkoak eta egurrezkoak, eta lau isuriko teilatudunak.
Maketa
Mimo handiz eraiki du Berasategik maketa berria; «neguko eta udaberriko lanak dira horiek», dio. Zeramikarekin egin ditu paretak; leihoak eta arkulanak, eskulanetako orearekin. Egurrezko habeak ere erabili ditu. «Teilak erositakoak dira».