Bertso-Olariak bertso eskolan hilaren 29an eman ahalko da izena
LH5eko legazpiarrek izena eman ahalko dute ikasturte berrirako
Legazpiko Bertso-Olariak eskolak deialdia egin du ikasturte berrian izena eman nahi dutenei irailaren 29an Itxaropenen duten egoitzara joan daitezen ohartarazteko; han elkartuko dira 18:00etan. Lehen hezkuntzako bosgarren mailako legazpiarrek aurreneko aldiz eman ahalko dute izena eskolan eta izen eman dezaten bertsoa idatzi diete Bertso-Olariek.
Bertsoan eskolan ongi pasako dutela eta hitzen bitartez bromak nahiz algarak egingo dituztela agintzen diete. Bertso eskola euren etxea dela ere esaten diete bertso bitartez.
Astero ordubeteko saioa egiten dute Itxaropen auzoko egoitzan. Bertso zaharrak ikasten dituzte eta egungo bertsolarien bertsoak ikasi ere. Eskolan bertsoak egiten ikasten dute.
Legazpin Bertso-Olariek ekitaldiak antolatzen dituzte: bertso saioak, bertso bazkari-afariak edota bertso triki poteoak.
Matrikula doakoa da.