Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldia egingo du Kike Amonarrizek
“Mi hij@ estudia en euskera y yo no sé. ¿Cómo le puedo ayudar“. Izenburu hori jarri diote bihar, Ordizian egingo duten hitzaldiari, euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako saioa baita. Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako saioa da eta Kike Amonarriz izango da hizlaria. Ordiziako Barrena jauregian egingo dute bihar, asteartea, 18:00etan. Haurrentzako doako zaintza zerbitzua izango da.