Iñaki Azurmendi Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finalean da berriz ere
Iñaki Azurmendi aizkolaria Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalean izango da aurten ere. Atzo lortu zuen sailkapena arriarandarrak, Abadiñon (Bizkaia) jokatutako sailkatze proban. Azurmendik hirugarren denborarik onena egin zuen, Iker Vicenteren eta Mikel Larrañagaren atzetik. Laugarren Ugaitz Mugertza gelditu zen, Aitzol Atutxa bosgarren, eta Joseba Otaegi seigarren. Horiek osatuko dute finaleko seikotea. Finala, urriaren 15ean jokatuko dute, Donostian.