Urretxuko Euskal Jaia iruditan
Bederatzi koadrillak parte hartu dute aurten Urretxuko Euskal Jaietako gurdi edo karrozen desfilean. Batek daki taldeak irabazi du karrozarik onenaren saria, baina guztira hamar gurdi atera dira aurten. Batek daki
Bederatzi koadrillak parte hartu dute aurten Urretxuko Euskal Jaietako gurdi edo karrozen desfilean. Batek daki taldeak irabazi du karrozarik onenaren saria, baina guztira hamar gurdi atera dira aurten. Batek daki taldeaz gain, NEE, Guztiok Bat, OORP, Batek Daki, Bota Pinue, Eyak Jodiu, Kalera, DGDB, Pata eta Alain eta Lagunak koadrilek ere parte hartu dute. Horietako bostek aurreneko aldiz parte hartu dute.
Desfilea plazan bukatu da, urteroko moduan, eta han jaialdia egin dute. Koadrilekin batera, Lurra Dantza Taldeak, Zuhaitzaren Soinua kolektiboak, Poloniako Dance and Song Group Kyczera taldeak, Antxinako Ama Txistulari Taldeak, Secundino Esnaola Musika Eskolako Trikitilariek, Zumarragako trikitixa taldeko kideek eta Irrintzi Dantza Taldeak ere parte hartu dute desfilean.
Desfileko argazkiak: