Ikastolako haur izandakoen bilkura
Festa-eguna izan zuten, igandean, Zaldibiako Iztueta ikastolan ibilitako ikasle eta irakasle ohiek. 140 bat lagun elkartu ziren bazkaltzen. Aurretik, Lardizabal ondoko aparkalekuan, Juan Manuel Galarragak margotutako horma-irudiaren aurrean argazkiak a...

Festa-eguna izan zuten, igandean, Zaldibiako Iztueta ikastolan ibilitako ikasle eta irakasle ohiek. 140 bat lagun elkartu ziren bazkaltzen. Aurretik, Lardizabal ondoko aparkalekuan, Juan Manuel Galarragak margotutako horma-irudiaren aurrean argazkiak atera zituzten —goian, guztiak batera—. Iztueta ikastola 1967ko irailean hasi zen, eta 1981ean utzi zion. Sorreratik 50 urte bete dira orain.