Santa Fe jaietarako dantza ikastaroa gaur hasiko da
ZALDIBIA // Zaldibiako Iztueta dantza taldeak plaza-dantzen ikastaro azkarra antolatu du, aurten ere. Helburua, Santa Fe jaietan plazan herritarrek dantza egin ahal izateko oinarrizko ezagutzak ematea da. Festak iritsi bitartean, asteazkenero elkartuko...
ZALDIBIA // Zaldibiako Iztueta dantza taldeak plaza-dantzen ikastaro azkarra antolatu du, aurten ere. Helburua, Santa Fe jaietan plazan herritarrek dantza egin ahal izateko oinarrizko ezagutzak ematea da. Festak iritsi bitartean, asteazkenero elkartuko dira, Karreane kultur etxean, 19:30etik 20:30era. Edozein adinetakoentzat da.