Aurtengo apirilean Senor Independientek eta Ampo Ordiziak Santanderren jokatutako partida // Argazkia: Ainhoa Muriel
Ampo Ordiziak ohorezko mailako bigarren partida jokatuko du igandean, Senor Independienteren kontra. Partida Santanderren izango da, 12:30ean, San Roman zelaian. Ordiziarrentzat ezagun zaharra da Kantabriako taldea; apirilean jokatu zuten azkenekoz Santanderren, eta etxekoak 28-10 nagusitu ziren. Aurten aldaketa ugari izan ditu ordea taldeak, eta lehen partida irabazi bazuten ere, ordiziarrek ez dakite zer nolako taldea izango duten aurrean.
Ordiziarrei dagokionean, Marotiasen eta Garmendiaren mutilak lehen jardunaldiko emaitza ahaztu eta puntuen bila joango dira. Eta bide batez, errebantxa ere hartu nahiko dute. Alcobendasen aurkako partidaren lehen zatian taldeak erakutsi zuen maila mantendu nahi dute neurketa osoan. Bi baja nagusi ditu Ordiziak: Imanol Aldanondo, zaintiratua izan duelako, eta Oier Goia, lana dela eta. Benjamin Daviron iritsi berria ere zalantza izango da azken unera arte, hark ere zaintiratua izan baitzuen.