Goiz Deia taldeak Uztaritzeko Txistulariak gonbidatu ditu
Emanaldia eskainiko dute Nafarroa kalean larunbatean. Txistuaz gain biolina eta bonbardinoa jotzen dituzte; horrek bereizten du musikari talde lapurtarra
Uztaritzeko Txistulariak taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, 19:30ean, Nafarroa kalean. Goiz Deia txistulari taldeak gonbidatuta iritsiko dira lapurtarrak Legazpira.
Uztaritzen (Lapurdi) sortutako taldea da eta hogei urte dira Baionako festak alaitzen dituztela. Ohi den bezala, silbotearekin eta atabalarekin laguntzen dituzte txistuak. Alabaina, berezi egiten ditu biolina eta bonbardinoa ere jotzen dituzten musikariak biltzea.
Errepertorioa ere ez da ohikoena. Estilo ugari nahasten dituzte, hala nola: Euskal Herriko musikak, munduko musikak zein musika klasikoa. Horietan guztietan egin beharreko moldaketak taldekideek egiten dituzte. Ohiko errepertorioa ere lantzen dute eta musikariek dantza nahiz kanta egiten dute eskaintzen dituzten ikuskizunetan.
Legazpin taldea osatuko duten musikariak honakoak izango dira: txistuan Kattalin Haira eta Intza Daguerre, silbotean Pauline Lafitte, atabalean Jokin Irungaray, biolinean Nelly Guilhemsas eta bonboan Mathias Goyheneche.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.