Ordizian atzo Kataluniarekin elkartasunean egindako elkarretaratzea.
Katalunian bizi den egoera politikoa ikusita, Ordiziako Udaleko Bozeramaleen batzordeko EAJ-PNV, EH Bildu, Ordizia Orain eta Irabazi-Ganemos alderdietako ordezkariek erakunde-adierazpena adostu dute.
Bertan, lau alderdiek “kezka” agertu dute “Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazioa polizialagatik” eta “Kataluniako autonomian esku hartzeagatik”. Espainiako Gobernuari “oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia” bertan behera utz dezala eskatzen diote. Gainera, elkartasuna adierazi diote Kataluniako herriari eta haren “asmo demokratikoaren adierazpena” ahalbidetzeko erabakiak errespeta daitezela eskatu dute:
ORDIZIAKO UDALEKO BOZERAMALEEN ADIERAZPENA:
1.- Ordiziako Udalak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.
2.- Ordiziako Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.
3.- Ordiziako Udalak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Kataluniako herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa – Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.
4.- Ordiziako Udalak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera