Txapelketa ugari egingo dituzte aurten ere San Migel jaietan
Etzi, ostiralarekin, San Migel jaiak ospatuko dituzte Ormaiztegin goizetik hasita eta iluntzera arte. Jaeak txapelketa ugari hartuko dituzte: toka, harrikalariak, mus, patata tortilla... Ekintzak 23. Mendi Bizikleta Probarekin hasiko dira 09:00etan; pr...
San Migel jaiak ospatuko dituzte larunbatean Ormaiztegin, goizetik hasita eta iluntzera arte. Egunean zehar txapelketa ugari izango dituzte: toka, harrikalari, mus eta patata tortilla txapelketak, esaterako. Eguneko ekitaldiak 23. Mendi Bizikleta Probarekin hasiko dira 09:00etan; probarako izena 08:15etik eman ahal izango da udaletxean.
Muxika plazan 26. San Migel Toka Txapelketa egingo dute 11:45etik aurrera. Jarraian, Berjaldegi zelaian 22. Harrikalari Txapelketa egingo dute; harriaren pisua 2.080 gramokoa izango da. San Migel Mus Txapelketaren 27. ekitaldia izango da aurtengoa; 16:00etan izango da elizaren atarian. Patata tortilla lehiaketa 17:45ean hasiko da eta gaur da izena emateko azken eguna; liburutegian eman daiteke.
Haurrentzako jolasak, futbol3 lehia,sagardo kupelaren irekiera, afari herrikoia eta dultzainak egun osoz Ormaiztegiko kaleak girotzen ere izango dira.













