Zegaman, Seguran, Idiazabalen eta Itsasondon ere Kataluniaren aldeko bilkurak deitu dituzte
hainbat elkarretaratze egin zituzten atzo Goierrin, besteak beste Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Urretxu-Zumarragan eta Zaldibian. Datozen egunetan herri gehiagotan ere egingo dituzte bilkurak. Zegaman eta Seguran gaurko egin dute deialdia, eta Idiazabalen biharko.
Zegamako kasuan, Gure Esku Dagok, EH Bilduk eta Zegama Lantzenek egin dute deialdia, Kataluniarekin elkartasunean, Catalunya, estem amb vosaltres lemapean. Iluntzeko 19:00etan bilduko dira, udaletxe parean.
Seguran berriz, Gure Esku Dagok, EH Bilduk eta EAJ-PNVk bat egin dute deialdiarekin. Zegaman bezala, Kataluniarekin elkartasunean, Catalunya, estem amb vosaltres lemapean elkartuko dira, 19:30ean, herriko plazan.
Itsasondon ere gaur bilduko dira plazan, 19:00etan.
Idiazabalen berriz, biharko egin dute deialdia. EH Bilduk deituta, Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lemapean elkartuko dira. Han ere 19:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan.
Katalunian atzo izandako gertakariak salatu eta prozesuari eta Kataluniako herritarrei elkartasuna erakusteko helburuarekin,