
Jende ugari gerturatu da Lazkaoko plazara Basherri egunaz gozatzera. Bertaratu direnek, batetik, herriko nekazariek erakusgai jarri dituzten abereak ikusteko aukera izan dute; bestetik, baserriko produktuen azokan erosketak egiteko aukera ere izan dute. Goiza eramangarriago egiteko, herriko gazteak pintxoak saltzen aritu dira eta haurrentzako ekintzak antolatu dituzte.