Aitor Furundarenarekin kantuan Itsasondon
Bukatu dira dagoeneko Itsasondoko festak, hiru egunez jai giroa nagusitu eta gero. Larunbateko egun nagusiaren ondotik, atzo eguerdian Aitor Furundarena soinu-jotzaileak girotu zuen bazkalondorena. Bertan bildutakoak gogotsu aritu ziren kantuan, bideoan ikus daitekeenez. Arratsaldean, puzgarriak, pilota partidak eta buruhandiak izan zituzten, eta festa amaierako pregoiaren ondoren ijitoa egin zuten.