Ampo Ordiziak Benjamin Daviron ekarri du, hirugarren lerroa indartzeko
Ampo Ordiziak begia botata zion Benjamin Daviron jokalari argentinarrari, eta azkenean lortu dute Ordiziara ekartzea. Taldea eta batez ere hirugarren lerroa indartzeko etorriko da, Christian Rustek utzi eta gero, herren baitzegoen.
Pucará hirian jaioa, San Marcos taldean aritu da azken urteetan; URBAko selekzioetan ere parte hartu izan du. Ordiziara ondo egokitzen bada, taldearen erdialdeko oinarri sendoenetako bat izan liteke. Pasa den astean, Ampo Ordiziak, Juan Manuel Lescano argentinarraren fitxaketaren berri ere eman zuen.